XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA Merkatal Establezimenduen Zentsu hau Euskal Herriko Komunitate Autonomoan elaboratzen den bigarrena dugu.

Lehenengoa 1982ko urtean egin zen, merkatal munduko transferentziak Estatuarengandik hartu eta urtebete geroago alegia.

Horrela bada, iragandako esperientzi urte guzti hauek, gure Komunitatean erreferentzi urtean eman zen merkatal errealitatearen islada leial bat bezala kontsideratzeko behar diren garantia guztiekiko Zentsu bat lortzeko bidea eman du.

Zentsu bat elaboratzea, kostu handiko lana izaten da benetan, bai dirutan eta bai denboran.

Manejatzen den informazio-bolumenak zorrotzak izan behar dela galdatzen du horrek behar dituen faseetako bakoitzaren tratamenduan, hau da, datuak biltzekoan, informazioa balidatzekoan, tratamendu informatikoan, informazio azpimarragarrienaren hautespenean eta argitalpenean.

Esfortzu guzti hori laburbiltzen da, bada, Merkatal Establezimenduen 1987ko Zentsuaren argitalpen honetan, ahaztu gabe noski analisi partikularizatuagoak ere atera behar direla oraindik (profil sektorial eta geografikoak, aldagaien korrelazioa, etab.).

Zentsuzko tresna bat edukitzeak dituen abantailak argi daude, zeren eta, lortzen den informazio sektorialak, sektorearen egitura eta bere potentzialitate edo gabeziarik nagusienak ezagutzeko bidea ematen bait du.

Alabaina, biziki usu ematen dira aldaketak sektore ekonomiko honetan eta horregatik informazioa zaharkituta geratzeko arriskua ere handiagoa da.

Horregatik bada, dinamikotasun handiago hori atzemango duten instrumentuak prestatu behar dira, ezaugarririk esanguratsuenetan behinik behin.

Aurki, 1990ean egingo den Edifizio eta Lokalen Zentsuak, Merkatal Establezimenduen 1987ko Zentsuan jasotako informazioaren parte bat behintzat eguneratzeko bidea emango du.

Baina, nola EUSTAT hala Industria eta Merkataritza Saila, ordea, merkataritzaren eboluzioari hurbilagotik segitzeko moduko adierazle malguago batzuk edukitzeaz interesatuak daude.

Horregatik, Barne-Merkataritzako Inkesta bat hasi du EUSTATek, eta inkesta horrek, bi urteko aldizkotasunarekin, sektoreko magnitude ekonomikoak haztatu eta leku- eta iharduera-aldaketa nagusienak detektatzeko bidea emango du.

Beste aldetik, eskuartean dugu jadanik Merkatal Establezimenduen 1987ko Gidazerrenda eguneratzeko Merkatal Lizentzien erabilpen-bideragarritasuna aztertu duen estudioa ere.